-
Costa Concordiaren istripuagatik abortua izan zuela salatu du
Emakumeak bat egin du Costa Concordia gurutze-ontzian zihoazen bidaiarien taldeko salaketarekin. Milioi bat euro eskatuko du pairatutako kalte moral eta fisikoengatik.30 urteko emakume batek milioi bat euroko kalte-ordaina eskatuko du Costa Concordia gurutze-ontziaren istripua gertatu eta egun batzuetara espero zuen haurra galdu egin zuelako. Emakumeak bost hilabeteko haurdunaldia zuen ontzian zihoanean.
Medikuek esan ziotenez, Cristina M. Italiarrak jasandako abortua istripuak eragindako estres psikofisikoaren ondorioa izan zitekeen, Italiako hedabideek zabaldutakoaren arabera.
Neskaren abokatuek bat egin dute Costa Concordia gurutze-ontzian zihoazen bidaiarien taldeko salaketarekin. Milioi bat euro eskatuko dute pairatutako kalte moral eta fisikoengatik.
14.000 euro bidaiari bakoitzeko
Urtarrilaren amaieran, Costa Cruceros itsas konpainiak Costa Concordiako bidaiari bakoitzari, haurrak barne, 14.000 euro ordainduko zizkiela iragarri zuen.
Hala ere, Codacons Italiako Kontsumitzaileen Elkarteak eskaintza horri uko egiteko gomendatu zien bidaieriei "limosna" hutsa zela argudiatuta.

-
Emakumeei gidatzea debekatzeagatik, Gobernua salatu du Saudi Arabian
Samar Badaui aktibistak salaketa aurkeztu duen Auzitegian, datorren larunbatean ebatzi beharko dute izapideak onartuko diren ala ez.Samar Badaui aktibista saudiarabiarrak herrialdeko Barne Ministerioren aurka salaketa bat jarri du "emakumeei gida baimena izatea debekatzeagatik", bere senarrak, Walid Abuljeir giza eskubideen aldeko aktibistak, esan duenez.
Abuljeirrek azaldu duenez, horrelako salaketak "ez du aurrekaririk" Saudi Arabiako historian, lege islamiarraren edo "shariaren" interpretazio zorrotza jarraitzen baitute, eta bertan, toki publikoetan sexuen arteko banaketa ezartzen da. Gainera, gidatzea debekatuta dute emakumeek, baita herrialdetik ateratzea ere gizon batekin ez bada behintzat.
2011n hainbat emakume atxilotuak izan ziren autoak gidatzeagatik, sare sozialen bidez sustatutako "nire autoa gidatuko dut" mugimenduagatik.
Salaketa aurkeztu den Auzitegian, datorren larunbatean ebatzi beharko dute izapideak onartuko diren ala ez.
Lehengo urtean jada, Badauik Barne Ministerioren aurka egin zuen herrialdeko udal hauteskundeetan emakumeak aurkezteko eskubidea aldarrikatuz. Salaketa horren ondorioz, Abdalá bin Abdelaziz Saudi Arabiako erregeak, datozen udal hauteskundeetan hautagai moduan emakumeak onartzea erabaki zuen.
-
36.000 lagun inguru bildu dira Moskun Putinen aurka protestatzeko
Hotz handia egonda ere, milaka errusiar izan dira manifestaldi horretan datozen hauteskundeetan inpartzialtasuna exijitzeko. Aldi berean, Kremlinen aldeko zaleek beste manifestazio bat deitu dute.Errusian hizpide duten hotzaldiari aurre eginda 36.000 lagun inguru bildu dira larunbat honetan Moskuko kaleetan Vladimir Putin lehen ministroaren aurka protestatzeko, Polizia iturriek jakitera eman dutenez. Gainera, aldi berean Kremlinen aldeko zaleek beste elkarretaratze bat deitu dute eta deialdi honek 135.000 inguru bildu ditu.
Putinen aurkako manifestazioak datorren martxoaren 4an izango diren presidentziarako hauteskundeetan inpartzialtasuna exijitu du. Hauteskunde hauetan Putin aurkeztuko da Dimitri Medvedevi emandako presidentetza berreskuratzeko asmoz. "Boza bat ere ez Putinentzat" izan da manifestazioaren leloa.
"Borroka luze eta gogor bati aurre egiteko prest nago", esan du Boris Nemtsov oposizioaren liderra eta manifestazioaren antolatzaileak. "Manifestazio baketsu batek ez du herrialdea aldatuko", azpimarratu du.
Halaber, Kremlinen aldeko zaleek beste elkarretaratze bat deitu dute eta zenbaketen arabera, 135.000 lagun inguru bildu dira bertan. Ukranian eta Georgian joan den hamarkadan izandako antzeko iraultzak Errusian ere sustatzeko saiakerak salatu dituzte manifestatzaileek.
Gainera, Mendebaldeko herrialdeek Errusiako auzietan eskua sartu izana gogor kritikatu dute. "Ez Errusiako suntsipenari, ezetz esaten diogu AEBetako Gobernuari", esan du Sergei Kur analistak Moskuko Poklonnaya memorialean izandako manifestazioan.

-
Armadako bonbardaketa batek 337 hildako eragin ditu Sirian
Giza Eskubideetarako Siriako Behatokiaren zuzendariaren arabera, bonbardaketa oraindik ez da amaitu. Hildako gehienak Homs hiriko Jaldiya barrutian izan dira.Gutxienez 337 lagun hil eta beste 1.300 lagun zauritu dira Siriako Homs hirian Armadak egindako bonbardaketa baten ondorioz, Al Arabiya kate arabiarreko berriemaileak jakitera eman duenez. Hildako gehienak Homs hiriko Jaldiya barrutian izan dira, Siriako Iraultzarako Batzorde Nagusiaren arabera.
Tokiko Koordinaziorako Batzordeetako iturriek jakinarazi dutenez, Armadako tankeak obusak ari dira botatzen eta metrailadoreekin tiroka egiten ari dira.
Rami Abdulrahman Erresuma Batuan dagoen Giza Eskubideen Siriako Behatokiko zuzendariak azaldu duenez, bonbardaketaren lekuan dauden lekukoek salatu dute erasoa oraindik amaitu ez dela. Hala ere, azken informazio hau ezin izan dute baieztatu Siriako Gobernuak atzerriko kazetariei jarritako oztopoak direla eta.
Azken sarraski honengatik protestatzeko ehunka lagun bildu dira azken orduetan Washingtonen (AEB), Kuwait Hirian, Londresen eta Madrilen dauden Siriako Enbaxaden aurrean.
Bestalde, SANA Gobernuko albiste-agentzia ofizialak ohar baten bidez zabaldu duenez, erasoa "terrorista armatuek" burutu dute. "Estambuleko Batzordearen menpean dauden talde armatuen ekintzak izan dira", adierazi du.
Moskuri mehatxua
Malik Kurdi Siriako Armada Askeko bigarren arduradunak mehatxu bat bota dio Errusiari. "Moskuk Bachar al Asad presidenteari babesa erakusten jarraitzen baldin badu, Sirian dauden Errusiako interesak gure operazioen helburu bihurtuko dira", ohartarazi du Kurdik.

-
Gutxienez 28 pertsona hil dira Sirian, tartean hiru haur
NBEk Siriaren inguruan aurkeztutako azken ebazpena atzera bota du Errusiak, eta, larunbat honetan, ebazpen berria bozkatuko du Segurtasun Kontseiluak.Gutxienez 28 pertsona hil dira ostiral honetan Sirian, tartean hiru haur eta hiru soldadu iheslari, Bachar al Asaden erregimenaren indarrean errepresioa dela-eta, Tokiko Koordinazio-Batzordea oposizioko taldeak salatutakoaren arabera.
Bitartean, Errusiak atzera bota du NBEk Siriaren inguruan aurkeztutako azken ebazpena, Errusiaren eta bere aliatuen ezka guztiak bertan jasotzen ez direla argudiatuta.
''Nazioarteko eskubideen printzipioek gidatzen dute Errusia. Siriako barne gatazka konpontzeko kanpotik neurriak inposatzeko edozein saiakera onartezina da guretzat'', azaldu dute Errusiako buruek ohar batean.
Libiako ''gidoi'' berdina Sirian ere erabili nahi izatea egotzi die Moskuk AEBei: nazioarteko zigorrak, aire-blokeoa, mendebaldeko indarren eskuhartze militarra eta erregimen aldaketa.
NBEren Segurtasun Kontseiluak bilera berria egingo du larunbat honetan, Siriako gatazkaren inguruko ebazpen berria bozkatzeko.
Matxinada hasi zenetik 5.000 pertsona hil dira Sirian, NBEren azken datuen arabera. Oposizioak emandako datuen arabera, berriz, 7.000 dira hildakoak.
-
Hamabi hildako Egipton, Poliziarekin izandako istiluetan
Port Saideko tragediaren ostean, Poliziaren eta Armadaren aurkako haserrea hedatuz doa eta tentsioa areagotu da Egiptoko zenbait hiritan. 2.000 lagunetik gora zauritu dira.Hamabi pertsona hil dira azken egunotan Egipton eta 2.000 lagunetik gora zauritu dira, Port Saideko tragediaren ostean Poliziaren eta Armadaren aurka piztu diren liskerretan. Tentsioa aregoatu egin da Egiptoko zenbait hiritan, eta hainbat istilu piztu dira manifestarien eta poliziaren artean.
Kairon Barne Ministerioaren inguruan gertatu dira liskarrak. Manifestari bat hil da gauean bertan poliziarekinizandako istiluetan jasandako zaurien ondorioz. Militar bat, berriz, auto batek harrapatuta hil da, segurtasun iturriek jakinarazi dutenez. Zehazki, autoak harrapatu ondoren jasandako zauri larrienondorioz hil da militarra. Saihets hezurretan kolpe larriak jasan zituen, horrezgain, odol bilduak zituen gorputzeko hainbat tokitan.
Hainbat iturrik jakinarazi dutenez, 100 pertsona baino gehiago ingresatu dituzte ospitalean gaueko istilu larrietan jasandako zaurien ondorioz.
Mena agentzia ofizialaren arabera, Poliziaren 138 agente zauritu dira Barne Ministerioaren inguruan sortutako liskarretan, horien artean 16k gomazko balek eragindako zauriak dituzte.
Goizaldean beste bi manifestari hil dira Suezen, poliziaren balak jota komisaldegi batean sartu nahi zutenean. Manifestariek harriak jaurti dizkiete segurtasun indarrei, Poliziarenegoitza nagusitik eta udaletxetik gertu, agenteek, berriz, gasnegar-eragileekin erantzun diete.
Joan den asteazkenean Port Saideko futbol zelaian jazotako tragediaren ondoren, 74 zale hil ziren Al Alhy eta al Masry taldeetako ultren artean sortutako istilu larrietan. Ordutik, Egiptoko hainbat hiritan tentsioa handitu da.

-
Ministro britaniar batek dimisioa eman du gezurra esateagatik
Chris Huhne eta emazte ohiari Justiziari oztopo egiteko delitua egotzi diete.Chris Huhne Erresuma Batuko Energia ministroak dimititu egin du Vicky Pryce emazte ohiari eta berari Justiziari oztopo egiteko delitua egotzi diete abiadura-isun baten inguruan gezurra esateagatik.
Keir Starmer Fiskaltzako zuzendariak erabakia ezagutzera eman du ministroa zortzi hilabetean ikertu ondoren.

-
Somaliako gosetea amaitutzat eman du Nazio Batuen Erakundeak
Txosten baten arabera, larrialdi egoeran 4 milioi herritar izatetik 2,34 milioi izatera igaro dira; hau da, Somaliako biztanleen % 31 dago orain goseteak jota.Nazio Batuen Elkarteak (NBE) amaitutzat eman du Somaliako gosetea, uzta onei eta laguntza humanitarioari esker. Somalian gosetea pairatu dute uztailaren 20tik, baina 2,34 milioi pertsonak premiazko laguntza behar dute oraindik.
"Lortutakoa hauskorra da eta babesa galduz gero lehengo egoerara bueltatuko gara", azpimarratu du Mark Bowden Gai Humanitarioentzako NBEko koordinatzaileak, Nairobin emandako komunikatu batean.
"Milioika pertsonak jatekoa, ur garbia, aterpea eta bestelako laguntza behar dute oraindik, eta maiatzean egoerak okerrera egingo duela aurreikusten da", esan du Bowdenek.
Larrialdi humanitarioa
Somaliako Elikadura eta Segurtasuna Ikertzeko Agentziaren txostenaren arabera, larrialdi egoeran 4 milioi herritar izatetik 2,34 milioi izatera igaro dira; hau da, biztanleen % 31 dago orain goseteak jota Somalian.
Nazio Batuen arabera, gosete-egoera kasu hauetan ezartzen da: lurralde bateko biztanleen % 20k jatekorik ez duenean, % 30ek baino gehiagok malnutrizio zorrotza duenean eta egunean goseak jota 10.000 pertsonatik bi hiltzen direnean.

-
Futbola eta politika Egipton
Hosni Mubarak boteretik kendu zuen altxamendua hasi zenetik justu urtebete bete denean, herrialdea berriro ere lehertzeko zorian dago.Egipton krisi politiko sakona eragin dute Port Saideko futbol zelaian herenegun izandako istilu larriek.
Hosni Mubarak boteretik kendu zuen altxamendua hasi zenetik justu urtebete bete denean, herrialdea berriro ere lehertzeko zorian dago. Ez da gertakari soil bat izan, horren inguruan izan diren beste hainbat egoerek kutsu politikoa eman diote. Oposizioak, erlijiosoak zein laikoak, Junta militarrari botatzen dio gertatutakoaren errua. Istiluak militarrek sortu zituztela diote, edo propio egoera eskuetatik joaten utzi zutela, Egipto kaosean murgiltzen ari denaren itxura eman nahi zutela eta modu horretan eurak gobernatzen segitzea beharrezkoa dela erakutsarazi.
Egipton agintean dagoen Tantaui mariskalak konspirazioaz ere hitz egin du, atzerritik etorritako konspirazioaz. Dena den, ez dago atzerrira joan beharrik errudun bila, hori baino errazagoa da. Poliziak ospe handia galdu zuen altxamenduaren lehen egunetan, errepresioa ezarriz urrunegi joan zelako; horregatik, azkenean armadak esku hartu behar izan zuen.
Orduz geroztik, poliziak istiluak daudenetan ez du esku hartzen. Hori dela eta, sinistekoa da Port Saiden istiluak hasi zirenean polizia nahikorik ez egotea eta zeudenak ere euren burua salbu jartzeaz arduratu izana.
Egoera erabat pozoinduta dagoela esan liteke, herritarrek uste dute poliziak ez duela bere lana egiten, ez duela ordena jartzen eta militarrei berriz egoera hori komeni zaiela. Ondorioz, geroz eta gehiago dira Junta militarra kendu eta trantsizioa lehenbailehen egitea eskatzen dutenak.

-
Giltzurruna eskaini du 38 urteko semearentzako lanaren truke
Enrica Mastriniren semeak Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zuen Perugian, Italian, eta lau hizkuntza menperatzen ditu.Enrica Mastrini italiako amak bere giltzurrun bat esquían du 38 urteko semearentzako lanpostuaren truke, La Nazione egunkariak ostegun honetan publikatutakoaren arabera. Semeak, era berean, 8 urteko semea dauka.
Hasiera batean, emakumeak bere izen-abizenak eman gabe egin zuen eskaintza, bera ez zelako "pertsona garrantzitsua", baina ondoren iritziz aldatu du ez baitio beldurrik etsi-etsian egindako eskaera publikoki agertzeari.
"Nahi dudan gauza bakarra semearen irribarrea berreskuratzea da. Zortzi urteko semetxoa dauka, bere bikotearen semea, eta edozer gauza egiteko prest nago", esan du.
Telebistara joango da
Mastrini telebita saio batean agertuko da bere eskaintza aditzerta emateko. Bere hitzetan, proposamena bideragarria da giltzurrun bat gabe "berdin bizi gaitezkeelako". Mastrinik 58 urte ditu, Nocera Umbran bizi da, eta urtetan trebetako txartelen ikuskatzaile gisa lan egin du.
Semeak Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zuen Perugian, itzultzaile lanetan esperientzia dauka eta lau hizkuntza menderatzen ditu. Bere alorrean lanik gabe geratu ondoren, ostalaritzan lanean aritu izan da, Folignate udalerrian.