Izenpetu albisteak argitaratzeko



eitb.com : Albisteak - Gizartea
RSS eitb.com : Albisteak - Gizartea

eitb.com : Albisteak - Gizartea
  • Elurra Araban bota du batik bat; eta errepideetan, arazo gutxi
    Igandean prezipitazio ugariak eta etengabeak espero dira. Elurra 300 metrotik gora botako du goizean.

    Hotz eta elur denboraleak elurra ekarri du larunbatean, batez ere Araba aldean, baina apenas izan da arazorik errepideetan, izotzaren eraginez errepidetik atera dira ibilgailu batzuk kenduta.

    Herrizaingo Sailaren arabera, arratsaldean zirkulazioa itxita izan da ibilgailu gutzientzat Altuben, Urduñan eta Herreran, hirurak bigarren mailako errepideetan.

    Araban ere kamioiek debekatuta dute Kurtzeta, Vitoria eta Zaldiaraneko mendateetatik ibiltzea. Gainontzeko ibilgailuak bertatik pasa daitezke, baina kateak jarrita.

    Bizkaia eta Gipuzkoa

    Bizkaian elurrak ez du aparteko arazorik sortu eta Bikotzkane da itxita dagoen mendate bakarra, eta kamioientzako bakarrik. Bilbon elur gutxi jausi da, batez ere goizean, eta arratsaldean euria egin du batik bat.

    Gipuzkoan mendate guztiak zabalik daude eta Donostian elurra goizean bota du. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, elur-maila 200 metrora igo da.

    Igandean, euri asko

    Euskalmeten arabera, igandean euria etengabe eta gogoz egingo du, eta 300 metrotik gora elurra botako du.

    Igandean Atlantikotik fronte berri bat sartuko da, baina aurrekoa baino epelagoa, eta elur-maila igo egingo da. Airea hezea izango da baina euria gogoz egingo du, batez ere kantauri isurialdean.

    Igandean elur-maila igo egingo da. Argazkia: Josu Dorronsoro.



  • Adineko gizonezko bat hil da Bilbon izandako sutean
    Antza denez, sua zigarro baten ondorioz piztu da, biktimaren koltxoiak su hartu80 urteko gizon bat erreta hil da larunbat arratsaldean Bilbon izandako sute batean, Herrizaingo Sailak jakitera emandakoaren arabera.

    Hipotesien arabera, sua zigarro batek piztu du eta biktima etzanda zegoen koltxoia erre du.

    Gertaera Ugarte Doktorearen kaleko eraikin batean izan da. Biktimaren senide batek abisua eman du 17:00ak aldera kea ikusi eta berehala. Suhiltzaileak eta Ertzaintzaren patruila bat sutearen lekura joan dira

    Kea arnastu du

    Etxebizitzan hildakoa aurkitu dute, 80 urteko gizonezkoa, ohe baten gainean. Hilotza auzitegiko institutu anatomikora eraman dute.

    Ertzaintzaren arabera, litekeena da gizona kea arnasteagatik hil eta ondoren suak gorputza erre izana.

    Sute izan arren, ez dute eraikina hustu behar izan.



    Hildakoa ohean aurkitu dute, erreta. Argazkia: EITB.



  • Garitanok bat egin du azpiegitura handien kontrako protestarekin
    Aralar eta Ezker Anitzeko ordezkariak ere manifestazioan izan dira. Bildutakoek Pasaiako portuaren eta Zubietako espetxearen kontrako oihuak egin dituzte.

    Ehunka pertsona, tartean Martin Garitano (Bildu) Gipuzkoako ahaldun nagusia, Donostian bildu dira Gipuzkoan aurreikusitako "azpiegitura lan handien" kontra; abiadura handiko trena eta Pasaiako portua, besteak beste.

    Protesta AHT Gelditu! eta Errausketaren Kontrako Plataformen Koordinakundeak eta beste zenbait taldek deitu dute. 17:30ean hasi da Boulevarrean, "Gipuzkoa ezberdin baten alde. Azpiegitura handiak gelditu" lelopean.

    Gipuzkoako hiriburuko tenperatura baxuei aurre eginez manifestazioan izan dira Garitano ahaldun nagusia eta ezker abertzaleko rufi Etxeberria eta Joseba Permach.

    Horiez gain, Aralar eta Ezker Anitzeko ordezkariak ere manifestazioan izan dira. Bildutakoek Pasaiako portuaren eta Zubietako espetxearen kontrako oihuak egin dituzte.

    Martin Garitano (ezk) eta Joseba Permach (esk), protestan. Argazkia: Efe.



  • SOS Haur lapurtuakek gertatutakoa 'ez ahazteko' eskatu du
    "Ez dugu ahaztuak izan nahi" lelopean bildu dira Bilboko Plaza Zirkularrean. Donostian, aldiz, Artzai Onaren aurrean bildu dira.

    Euskadiko SOS Haur Lapurtuen elkarteko kideak Bilbon eta Donostian bildu dira "hamarkada askotan haurren salmentaren inguruan izandako azpikeria handia" salatzeko eta kasuak "ahaztu ez daitezen".

    Protesta 'Ez dugu ahatzuak izan nahi' lelopean egin dute Bilboko Plaza Zirkularrean eta Donostian Artzai Onaren aurrean, hileko lehen larunbatetan egin ohi duten bezala.

    Bestaldera begiratu ez

    Elkarretaratzean hainbat lelo oihukatu dituzte eta lapurreten inguruko guztia argitzea eskatu dute. Era berean, erakundeei laguntza material eta ekonomikoa eskatu diete Euskadin azken hilabeteetan salatutako "kasu kopuru handiari" aurre egiteko.

    Horren harian, elkarteak erakundeei eskatu die "beste alde batera negira ez dezaten eta hitzak baino ekintzekin esku-hartu dezaten", izan ere, euren ustez, "ekintzetara pasatzeko garaia da".

    Haur lapurtuen elkarteak erakundeen laguntza eskatu du. Argazkia: Efe.



  • Mao-Mao diskoteka sei hilabetez itxi dute edukiera gainditzeagatik
    Baimendutako edukiera gainditzeagatik Udaltzaingoak salatu ostean, 15.000 euroko isuna eta sei hilabetez itxita mantentzeko zigorra ezarri dizkio Bilboko Udalak.

    Bilboko Udalak 15.000 euroko isuna eta sei hilabetez lokala itxita mantentzeko zigorra ezarri dio Mao-Mao diskotekari, arauak betetzen ez zirela Udaltzaingoek antzeman ostean. Poliziak zabaldutako zigor-espedientearen arabera, diskoteka honen arduradunek baimendutako edukiera gainditu zuten.

    Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez, zigorraren berri eman diote dagoeneko diskotekaren nagusiei. Ikuskapena joan den irailean egin zuten eta dirudienez, lokalak baimendutako edukiera bikoiztu ohi zuen. Emanaldi Publikoen Azaroaren 10eko 4/1995 Legearen arabera, hau arau-hauste larri bat da.

    Zigor honen aurkako helegitea aurkezten ez bada, ebazpena irmoa izango da eta hemendik 30 egunetara beteko da. Diskoteka honen arduradunek errekurtso bat aurkeztuz gero, hilabete eta erdira ezagutuko genuke zigor honen gaineko azken erabakia.



  • Bere burua aurkeztu du Valentzian, bikotekidea arma zuriz hil ondoren
    Valentziako Justizia Auzitegi Gorenaren arabera, atxilotuak aurrekari bat zuen, 2004ean, beste bikotekide batekin. Haren ondorioz, sei hilabeteko kartzela-zigorra eta urtebeteko urruntze-agindua zuen.

    49 urteko gizonezkoak bere burua Carleteko Guardia Zibilaren aurrean aurkeztu du bikotekidea hil duela onartuta. Bikotekidea, adin berekoa, bere etxebizitzan hil du, Valentziako Guadassuar udalerrian.

    Ikerketaren iturriek Eferi aditzera eman diotenez, gizonezkoak arma zuriz hil du bikotekidea, eta polizia-etxean zauriak zituela ikusi dutenean, La Riberako ospitalera eraman dute, Alziran.

    Alzirako lehen Instrukzio Epaitegiak ikerketa bat martxan jarri du, Valentziako Justizia Auzitegi Gorenaren arabera. Biktimak ez zuen aurretik inolako salaketarik jarri.

    Valentziako Justizia Auzitegi Gorenaren arabera, atxilotuak aurrekari bat zuen, 2004ean, beste bikotekide batekin. Haren ondorioz, sei hilabeteko kartzela-zigorra eta urtebeteko urruntze-agindua zuen.



  • 64 urteko gizonezko bat hil da Nafarroan izotzan erori ostean
    Hildakoa Santiago Ibarra Ziga herrialdeko auzokidea eta alkate ohia da. Etxearen aurrean gatza botatzen zebilela, irrist egin eta erori egin da. Buruan kolpe bat jaso du eta bertan hil da.

    64 urteko gizonezko bat hil da ostiral honetan Baztanen (Nafarroa), izotz plaka batean irrist eginda, erori eta buruan kolpe bat jaso ostean. Hildakoa Santiago Ibarra Ziga herrialdeko auzokidea eta alkate ohia da.

    Etxearen aurrean gatza botatzen zebilela, irrist egin du eta erori egin da. Buruan kolpe bat jaso du eta bertan hil da. Bertara hurbildu diren Larrialdi Zerbitzuek gizonezkoaren heriotza egiaztatu dute.



  • Elurrak eragozpenak eragin ditu euskal errepideetan
    Bizkaia eta Gipuzkoa abisu laranjan eta Araba horian daude elurte eta izozte handiengatik; igandera arte luzatu dute abisua. Gipuzkoan elurra egin due goiz osoan zehar, eguerdi partean bereziki.

    Hotz siberiarrak gurean jarraitzen du, eta, hobera egin baino, okerrera doa.

    Kostaldean, tenperatura minimoa –4 ºCkoa izan da ekialdean eta –2koa mendebaldean. Maximoa, berriz, 4 ºC bueltakoa da. Kantaurialdeko barrualdean, minimoa –6ºCkoa izan da ekialdean eta –4ºCkoa mendebaldean. Maximoa nekez iritsiko da 3ºCra. Gipuzkoan elurra egin du goiz osoan zehar, izan ere, eguerdi aldean gogor bota du.

    Trantsizio gunean, tenperatura minimoa –8ºCkoa izan da eta maximoa 2 ºCkoa. Ebroren bailaran, aldiz, -7 eta 3 ºC artean ibili da.

    Eusko Jaurlaritzak alerta laranja ezarri du Bizkaian eta Gipuzkoan izozte eta elurteengatik, edozein mailatan.

    10:00etatik 18:00etara, bai Bizkaian eta bai Gipuzkoan, alerta laranja dago, eta prezipitazio arinak zein moderatuak izan daitezke. Elurra itsas-mailan egingo du baina arratsaldeko azken orduan 100 metrora igoko da. Elur-geruza 2 eta 12 zentimetrokoa izango da 1000 metroan, eta 1 eta 7 zentimetro artekoa 200-600 metroan.

    18:00etatik aurrera eta eguna amaitu arte, abisua laranjatik horira jaitsiko dute Bizkaian eta Gipuzkoan. Elurra 100 metrora botako du eta 200-300 metrora igoko da azken orduetan. Elur-geruzak 1 eta 3 zentimetroko lodiera izango du 600 metroan eta zentimetro batekoa 200 metroan.

    Bestalde, Araban abisu horiari eutsiko diote, 10:00etatik egunaren bukaera arte. Elurte arinak espero dituzte, 1 eta 10 zentimetroko elur-geruzarekin.

    Elurrak eragozpenak eragin ditu euskal errepideetan

    Elurra eragozpenak eragiten ari da lehen mailako errepide sarean eta Altube itxi egin dute ibilgailu guztientzat. Gainera, Altubeko ordainsaritik Allarizeko tuneletara doan bidean hainbat kotxe gurutzatuta gelditu dira eta auto-pilaketak daude.

    Herrera eta Orduñako portuak ere itxita daude ibilgailu guztientzat eta Gasteizko portua, Zaldiaran, Kurtzera, Bikotzgane eta Barazar kamioientzat.

    Barazar eta Gasteiz arteko errepidean, (N-140) kateak behar dira, bigarren mailako portu guztietan bezala.


    Asteburuari begira, eskola-kirol lehiaketa guztiak bertan behera utzi dituzte EAEn, eta ehiza jarduerak ere Bizkaian eta Gipuzkoan.

    Alerta naranja igandera arte luzatu da 700 metrotik gora elurra espero baita.

    200 pertsona baino gehiago hil dira Europan

    Hotz denboralea dela-eta, 200 pertsona baino gehiago hil dira Europan, erdia baino gehiago Ukrainan. Bertan 101 lagun zendu dira, horietatik 38 azken orduetan. Ukrainaren ondoren, Poloniak jasan ditu tenperaturik hotzenak, eta, guztira, 37 pertsona hil dira bertan azken astean (horietatik zortzi bart). Erdialdeko Europan eta Balkanetan zero azpitik 30 graduraino iritsi da tenperatura, eta, hotzaldiaren ondorioz, 60 pertsona baino gehiago zendu dira. Errumanian 24 lagun hil dira, eta 6 gehiago zendu dira Bosnian.

    Larunbatean hotz handiagoa egingo du.



  • Iban Gonzalez, 'Eman minutu bat bakearen alde' lehiaketaren irabazlea
    Bakearen alde UNESCO Etxeak aurkeztutako lehiaketaren sari-banaketa egin dute EITBko egoitzako Multibox aretoan.

    Iban Gonzalez bakearen alde UNESCO Etxeak aurkeztutako 'Eman minutu bat bakearen alde' lehiaketaren irabazlea izan da.

    Irabazleak Congoko Errepublika Demokratikora joateko bidaia bat irabazi du, bakearen harira dokumental bat grabatzeko. Bidaia horretan Unai Aranzadi dokumentalista, idazlea eta argazki-kazetariaren laguntza izango du. Gainera, Aranzadi gatazka armatuetan eta giza eskubideetan aditua da.

    Maria Casanueva getxotarra izan da 18 urte azpikoentzako "Ekin eta Egin" mailako irabazlea. Bestalde, Bakearen aldeko "Unesco Etxea" saria Mikel Zenekortarentzat izan da.

    Euskal Herriko Unesco zentroak 50 ikus-entzunezko lan baino gehiago jaso ditu.

    Lehiaketaren sari-banaketa EITBko egoitzako Multibox aretoan egin dute.



  • Gazte batek ustez ama hil du, etxeko balkoitik behera botata
    Guardia Zibilak 28 urteko gazte bat atxilotu du Roquetas de Mar herrian, ama hil duelakoan. Antza, mutilak, buruko arazoak ditu.

    Guardia Zibilak 28 urteko gazte bat atxilotu du Almeriako Roquetas de Mar herrian ustez ama hil duelakoan. Ama balkoitik behera bota eta hiltzea leporatzen diote.

    Gertakaria asteartean jazo zen, gauerdian. Ustezko parrizidak buruko arazoak ditu, lituaniarra da izatez.

    Biktimak 53 urte zituen, laugarren solairuko balkoi batetik behera erorita hil zen.




zabaldu.info - gizartea

  • Beaumondarraren sindromea
    Ziur nago badela psikologia klinikoan zera hori izendatzeko termino zehatz, ahoskagaitz eta enigmatikoagorik. Smith and Wesson edo Sjögrenen nahastearen antzera, adibidez. Baina gure artean errazagoa...
  • Síndrome del beamontés
    Seguro que en psicología clínica tienen un término preciso, más impronunciable y enigmático, para designarlo. Al estilo del trastorno de Smith and Wesson o el...
  • Navarra sin cadenas
    El escudo de Navarra es un emblema político que ha suscitado numerosas polémicas. Desde las más eruditas hasta broncas de taberna. Así es nuestra tierra,...
  • ¡A la porra el V Centenario!
    El año que se inicia nos sitúa ante una fecha muy interesante, el 500 aniversario de la conquista de Navarra. Hace unos años, en 1992,...
  • Pikutara V. mendeurrena!
    Hastera doan urteak oso data interesgarria dakar, Nafarroaren konkistaren 500. urteurrena, eta patxadaz hartu behar da horren irakurketa. Duela urte batzuk, 1992an, Kolonen bidaiaren V....