Izenpetu albisteak argitaratzeko



eitb.com :
RSS eitb.com :

eitb.com :
  • Realak Camp Nouko harmailetara urduritasuna eramanez galdu du
    Tellok sartu du partidako lehen gola 11. minutuan. Bigarren zatian Messik 2-0ekoa sartu du, baina jarraian Velak desabantaila murriztu du Velak 2-1koa egin baitu.

    Fitxa teknikoa:

    2 - Bartzelona: Valdes; Alves, Puyol (Abidal, m.76), Mascherano, Adriano; Dos Santos (Busquets, m.76 (Pique, m.82), Thiago, Cesc; Tello, Messi etaCuenca.

    1 - Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martínez, Cadamuro; Aranburu, Markel, Ruben Pardo (Llorente, m.78); Xabi Prieto (Agirretxe, m.83), Griezmann; eta Ifran (Vela, m.58).

    Golak: 1-0. m.9: Tello. 2-0, m.72: Messi. 2-1, m.74: Vela.
    Epailea: Clos Gomez.

    Realak 2-1 galdu zuen Bartzelonaren aurka Camp Nou. Txuri-urdinek urduritasuna eraman zuten harmailetara partidazo azken minutuetan nahiz eta azkenean galdu egin zuten.

    Telloren eta Messiren golek eamn zioten garaipena Bartzelonari. Guardiolak zuzentzen duen taldeak behar baino gehiago sufritu zuen partida irabazteko gol aukera asko alferrik galdu zituztelako.

    Maldan gora jarri zitzaion partida Realari bederatzigarren minutuan Tellok 1-0ekoa sartu baitzuen. Lehen zatian jaun eta jabe izan zen Bartzelona eta gol aukerak sortu zituen arren 1-0ekoarekin iritsi zen partida atsedenaldira.

    Bigarren zatiaren hasieran Realak abisua eman zion Barçari. Griezmann bakarrik geratu zen Victor Valiesen aurrean eta atezainak gola eragotzi zuen. Bartzelonarena zen baloi jabetza, baina Reala bere aukeraren zain zegoen. Messik 72. minutuan 2-0ekoa sartu zuen eta bazirudien norgehiagoka erabakita utzi zuela.

    Pozak, ordea, ez zion asko iraun Barçari Carlos Velak 74. minutuan desabantaila murriztu baitzuen 2-1eko gola sartuta. Azken minutuetan gogotik saiatu zen reala berdinketa lortzen eta urduritasuna ere eraman zuen Camp nouko harmailetara, baina azkenean porrota eraman zuten txuri-urdinek (2-1).

    Bartzelonako jokalariak Realari sartutako bi goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE



  • Chaconek bere burua PSOEren zuzendaritzatik baztertu du
    Ministro ohia Rubalcabarekin bildu da eta zuzendaritzan alderdiko pentsamolde gutziak ordezkatuta egotea eskatu dio, idazkaritza nagusia oso alde txikiarekin irabazi duelako.

    Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusi berria Carme Chaconekin bildu da larunbat gauean. Chacon ministro ohiak zuzendaritzan egoteko asmorik ez duela iragarri dio Rubalcabari, eta, horrekin batera, zuzendaritza horretan pentsaera guztiak ordezkatuta egotea espero duela esan dio.

    Chaconen taldeko iturriek Efe albiste agentziari esandakoaren arabera, eskaera horiek gaueko bileran egin dizkio Chaconek Rubalcabari, eta Kongresuko talde sozialistaren zuzendaritzan ere ez duela egon nahi azaldu dio.

    Hala ere, Rubalcabaren garaipena oso alde txikiagatik gertatu da, 22 boto, eta zuzendaritzan guztiek ordezkaritza izan beharko lukete.

    Chaconentzat, helburu nagusia zuzendaritzak babes handiena izatea da, eta horretarakoezinbestekoa da PSOE osoaren ordezkari izatea.

    Chaconek 22 botoko aldeagatik galdu du PSOEko idazkari nagusi izateko aukera. Argazkia: Efe.



  • Costa Concordiaren istripuagatik abortua izan zuela salatu du
    Emakumeak bat egin du Costa Concordia gurutze-ontzian zihoazen bidaiarien taldeko salaketarekin. Milioi bat euro eskatuko du pairatutako kalte moral eta fisikoengatik.

    30 urteko emakume batek milioi bat euroko kalte-ordaina eskatuko du Costa Concordia gurutze-ontziaren istripua gertatu eta egun batzuetara espero zuen haurra galdu egin zuelako. Emakumeak bost hilabeteko haurdunaldia zuen ontzian zihoanean.

    Medikuek esan ziotenez, Cristina M. Italiarrak jasandako abortua istripuak eragindako estres psikofisikoaren ondorioa izan zitekeen, Italiako hedabideek zabaldutakoaren arabera.

    Neskaren abokatuek bat egin dute Costa Concordia gurutze-ontzian zihoazen bidaiarien taldeko salaketarekin. Milioi bat euro eskatuko dute pairatutako kalte moral eta fisikoengatik.

    14.000 euro bidaiari bakoitzeko

    Urtarrilaren amaieran, Costa Cruceros itsas konpainiak Costa Concordiako bidaiari bakoitzari, haurrak barne, 14.000 euro ordainduko zizkiela iragarri zuen.

    Hala ere, Codacons Italiako Kontsumitzaileen Elkarteak eskaintza horri uko egiteko gomendatu zien bidaieriei "limosna" hutsa zela argudiatuta.

    Costa Concordia ontziak hondoa jo zuen uratarrilaren 13an. Argazkia: artxibo.



  • Real Madrilen garaipen estua Getaferen aurka (0-1)
    Jose Mourinhok zuzentzen duen taldeak asko borrokatu behar izan du Alfonso Perez Coliseumean partida irabazteko.

    Fitxa teknikoa:

    0 - Getafe: Moya; Valera, Torres, 'Cata' Diaz, Masilela; Casquero (Lacen, m.64), Juan Rodriguez; Pedro Ríos (Gavilan, m.57), Barrada (Arizmendi, m.70), Diego Castro; eta Miku.

    1 - Real Madril: Casillas; Arbeloa, Sergio Ramos, Pepe, Coentrao; Lass, Xabi Alonso, Kaka (Callejón, m.63); Özil (Granero, m.88), Cristiano Ronaldo eta Benzema (Higuaín, m.74).

    Golak: 0-1, m.18: Sergio Ramos.
    Epailea: Delgado Ferreiro.

    Real Madrilek garaipen garrantzitsua lortu du Getaferen aurka 0-1eko emaitzarekin Alfonso Perez Coliseumean.

    Getafek kalitatea baino bihotz gehiagorekin gauzak zail jarri zizkion gauzak Real Madrili, baina Sergio Ramosek 18. minutuan sartutako gola nahikoa izan zen garaipena lortzeko.



    Sergio Ramos Getaferi sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE



  • Bielsa: 'Taldea abantaila erasoko ideiekin defendatzen saiatu da'
    Rosarioko entrenatzaileak 3-2ko abantaila ,mantentzeko modua defendatu du prentsaurrekoan. Azkenean zuri-gorriek ezin izan dute eutsi eta Espanyolek 3-3koa jarri du.

    Athleticeko teknikariak "triste, baina ez haserre" dagoela argitu du prentsa aretoan. Taldeak lan asko egin duela azpimarratu du Bielsak eta "erasoko ideiekin" markagailua defendatzen saiatu direla argitu du.

    Marcelo Bielsa. Argazkia: EFE



  • Elurra Araban bota du batik bat; eta errepideetan, arazo gutxi
    Igandean prezipitazio ugariak eta etengabeak espero dira. Elurra 300 metrotik gora botako du goizean.

    Hotz eta elur denboraleak elurra ekarri du larunbatean, batez ere Araba aldean, baina apenas izan da arazorik errepideetan, izotzaren eraginez errepidetik atera dira ibilgailu batzuk kenduta.

    Herrizaingo Sailaren arabera, arratsaldean zirkulazioa itxita izan da ibilgailu gutzientzat Altuben, Urduñan eta Herreran, hirurak bigarren mailako errepideetan.

    Araban ere kamioiek debekatuta dute Kurtzeta, Vitoria eta Zaldiaraneko mendateetatik ibiltzea. Gainontzeko ibilgailuak bertatik pasa daitezke, baina kateak jarrita.

    Bizkaia eta Gipuzkoa

    Bizkaian elurrak ez du aparteko arazorik sortu eta Bikotzkane da itxita dagoen mendate bakarra, eta kamioientzako bakarrik. Bilbon elur gutxi jausi da, batez ere goizean, eta arratsaldean euria egin du batik bat.

    Gipuzkoan mendate guztiak zabalik daude eta Donostian elurra goizean bota du. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, elur-maila 200 metrora igo da.

    Igandean, euri asko

    Euskalmeten arabera, igandean euria etengabe eta gogoz egingo du, eta 300 metrotik gora elurra botako du.

    Igandean Atlantikotik fronte berri bat sartuko da, baina aurrekoa baino epelagoa, eta elur-maila igo egingo da. Airea hezea izango da baina euria gogoz egingo du, batez ere kantauri isurialdean.

    Igandean elur-maila igo egingo da. Argazkia: Josu Dorronsoro.



  • Olaizola II-Beroiz bikotearentzat garaipena Pascualen lesioagatik
    Aritz Lasarekin bikotea osatzen zuen atzelariak min hartu du eta ezin izan du jokatzen markagailuak Asegarceko bikotearen aldeko 14-9koa adierazten zuenean. Azken emaitza 22-9 izan da.Aimar Olaizolak eta Mikel Beroizek Labriten jokatu dute larunbat honetan Aritz Lasaren eta Iñigo Pascualen aurka Binakako Txapelketari dagokion partidan.

    Garaipeba Olaizola II-Beroiz bikotearentzat izan da, baina ez dute ohiko moduan irabazi. Aimarren eta Mikelen aldeko 14-9ko emaitzarekin, Iñigo Pascual lesionatu egin da eta ezin izan du jokatzen jarraitu. Ondorioz, garaipena Aimar Olaizolarentzat eta Mikel Beroizentzat izan da 22-9ko emaitzarekin.


    Pascualek kantxa uzten duen unea. Argazkia: EITB



  • Adineko gizonezko bat hil da Bilbon izandako sutean
    Antza denez, sua zigarro baten ondorioz piztu da, biktimaren koltxoiak su hartu80 urteko gizon bat erreta hil da larunbat arratsaldean Bilbon izandako sute batean, Herrizaingo Sailak jakitera emandakoaren arabera.

    Hipotesien arabera, sua zigarro batek piztu du eta biktima etzanda zegoen koltxoia erre du.

    Gertaera Ugarte Doktorearen kaleko eraikin batean izan da. Biktimaren senide batek abisua eman du 17:00ak aldera kea ikusi eta berehala. Suhiltzaileak eta Ertzaintzaren patruila bat sutearen lekura joan dira

    Kea arnastu du

    Etxebizitzan hildakoa aurkitu dute, 80 urteko gizonezkoa, ohe baten gainean. Hilotza auzitegiko institutu anatomikora eraman dute.

    Ertzaintzaren arabera, litekeena da gizona kea arnasteagatik hil eta ondoren suak gorputza erre izana.

    Sute izan arren, ez dute eraikina hustu behar izan.



    Hildakoa ohean aurkitu dute, erreta. Argazkia: EITB.



  • Bi puntu garrantzitsu ihes egiten utzi ditu Athleticek
    Albinek 91. minutuan jarri du 3-3koa markagailuan. De Marcosek, Llorentek eta Javi Martinezek lortu dituzte zuri-gorrien golak, baina Pochettinoren mutilek saria eskuratu dute azkenengo jokaldian.

    - Fitxa teknikoa:

    3 - Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Javi Martinez, San Jose, Aurtenetxe; Iturraspe, De Marcos, Iñigo Perez (Herrera, 46. minutuan); David Lopez (Susaeta, 46. minutuan), Llorente (Toquero, 76. minutuan) eta Muniain.

    3 - Espanyol: Kiko Casilla; Javi Lopez, Hector Moreno, Raul Rodroguez, Didac Vila; Forlin (Kalu Uche, 82. minutuan), Romaric; Weiss, Verdu, Coutinho (Thievy, 65. minutuan); eta Rui Fonte (Albin, 73. minutuan)

    Golak: 1-0, 26. minutuan: De Marcos. 1-1, 33. minutuan: Romaric. 1-2, 47. minutuan: Weiss. 2-2, 58. minutuan: Llorente. 3-2, 65. minutuan: Javi Martinez. 3-3, 92. minutuan: Albin.

    Athleticek eta Espanyolek lehenengo zatiko jabetza banatu egin dute. Bielsaren mutilek ondo hasi dute neurketa eta Llorentek aurreneko abisua egin du bosgaren minutuan. Aurrelari zuri-gorriaren errematea gutxigatik joan da kanpora eta Athleticek erasoan sakatzen jarraitu du. David Lopezek eta Oscar De Marcosek areaz kanpotik egin dituzte saiakerak, baina urruneko jaurtiketek ez dute aterik aurkitu. 1-0ekoa 25. minutuan lortu du De Marcos arabarrak. Jokalari zuri-gorriaren jaurtiketa biguna ezin izan du Casilla atezainak gelditu eta hutsegite larri baten ostean balia sare barrura joan da.

    Markagailua alde izan dute zuri-gorriek, baina Espanyolek gehiago sakatu du eta Athletic atzean sartu da. Erdigunean nagusi izan dira Verdu eta Romaric eta Pochettinoren mutilek abagune onak sortu dituzte. Iraizozek gelditu ikusgarri egin dio Morenoren jaurtiketari, baina Romaricek 1-1koa jarri du markagailuan ezkerkada gogor bati esker. Llorente eta Muniain urruneko jaurtiketekin saiatu dira, baina Casilla atezaina sendo egon da atean.

    45. minutuan Fernandez Borbalan epaileak Espanyolek lortutako legezko gola baliogabetu egin du Moreno ez baitzegoen jokoz kanpoko posizioan.

    Atsedenaldiaren ostean, Weissek markagailuan goitik jarri du Espanyol gol ikusgarria lortuta. 1-2koarekin Marcelo Bielsaren taldeak defenstan sufritu egin du Kataluniako taldeak erasoan arriskua sortu baitu hirugaren gola bilatzeko asmoarekin. Hala ere, Athleticek ederki aprobetxatu dite estrategiako jokaldiak eta Llorentek 2-2koa lortu du 58. minutuan erremate eder bati esker.

    Susaetak Rui Fonteren jaurtiketa Athleticen ateko langa azpitik atera egin du eta Pochettinoren taldeak ezin izan ditu gol aukera argi gehiago sortu. Zuri-gorrien erantzuna, Javi Martinezek eman du markagailuan 3-2koa jarrita. Aiegiko jokalariak erremate bikaina egin du eta sare barrura bidali du balioia. 3-2koarekin Bilboko taldeak neurketako abagune argienak izan ditu, baina Susaetaren saiakera gurutzera joan da eta De Marcosek ezin izan du bere jaurtiketa atera bideratu.

    Norgehiagokako 91. minutuan Espanyolek 3-3koa jarri du markagailuan. Javi Martinezek irrist egin du eta Albinek ederki gainditu du Gorka Iraizoz jaurtiketa gogor batekin.

    David Lopez Espanyoleko jokalariekin lehian. Argazkia: EFE



  • Lehendakariak arduragabekeria leporatu dio Urkulluri
    Euskal diru-kutxak porrot egiteko zorian daudela esan ostean, Patxi Lopez lehendariak "arduragabekeriaz" jokatzea leporatu dio gaur Iñigo Urkullu jeltzaleari.

    Patxi Lopez lehendakariak "arduragabekeriaz" jokatzea leporatu dio Iñigo Urkullu EBBren presidenteari euskal diru-kutxak porrot egitek ozorian esateagatik, eta ziurtatu du "ez dela egia" Urkulluk esandakoa.

    "Justu kontrakoa. Datuek adierazten dutena da Euskadi krisiari aurre egiten ari zaiola, eta kajoietan ez dugula inongo fakturarik gorde", esan du.

    Aitzitik, krisiari alor publikoak kaltetu gabe erantzuten ari zaiola nabarmendu du lehendakariak.

    Egungo egoeraren aurrean alor ezberdinetatik "konfidantza" eskatzen dutela dio Patxi Lopezek, eta kofindantza hori "pikutara" bidaltzea ez dela zilegia deritzo.

    Patxi Lopez lehendakaria



berria.info - ekonomia